Ekintzak lehenesteko aukera ekainaren 11tik-29ra

Partaidetza prozesuaren laugarren fasean herritarrek garrantzitsuenak iruditzen zaizkien ekintzen artean aukeratu ahal izango dute.

Aurreko fasean, zehaztutako bost ildo estrategikoak garatzeko 100 ekintza proposatu ziren, orain berriz, proposamen guzti horietatik herritarrek garrantzitsuenak lehenetsi beharko dituzte. Horretarako, ildo bakoitzetik 5 garrantzitsuenak aukeratu beharko dituzte (5×5 garrantzitsuenak!)

Ekainaren 11tik ekainaren 29rako tartea egongo da aukeraketa egiteko; eta bi bidetatik egiteko aukera egongo da.

  1. Etxez-etxe banatutako triptikoa bete, eta horretarako jarri diren buzoietan sartuz: Udaletxean, Itzar liburu-dendan eta Eroskin.
  2. Internetetik, antzuolaeitten.eus helbidean.

Fase honen helburua herritarrengandik proposatu diren ekintzek zein babes duten eta baloratuenak zein diren ezagutzea da, jakinik, bakoitzaren egokitasuna eta bideragarritasuna ere aintzat hartu beharko direla plana osatzeko garaian.

Diseinua eta garapena: TaPuntu

Log in with your credentials

Forgot your details?