Konpromiso politikoa

Antzuolako Udaletxean ordezkaritza dugun alderdi politiko guztiek, etorkizuneko Antzuola marraztuko duen herritarren parte hartze prozesua egiteko adostasuna lortu dugu. Izan ere, uste dugu etorkizuneko Antzuolako plangintza estrategikoa definitzeko beharrezkoa dela herritarren parte hartze prozesua; hau da, zer nolako Antzuola nahi dugun erabakitzea, denon aukera eta, aldi berean, denon ardura dela.

Prozesu honetatik legegintzaldi bat baino gehiagorako plangintza ateratzea espero dugu, inbertsio ekonomiko handia suposatuko duena, baina etorkizuneko eskuliburua emango diguna. Helburua herriaren etorkizuna bera izanda, uste dugu prozesuak herritar guztiendako izan behar duela, alderdien lehiatik urrundu behar duela, eta ahalik eta adostasun handienarekin egin behar dela.

Aipatutakoa idatzita eta jasota gera dadin, herritarren parte hartze prozesuari begira, Antzuolako Udal-Batzarra osatzen dugun EH Bilduk, EAJ-PNVk eta PSE-EEk , geure egiten ditugu konpromiso hauek:

  1. Parte hartze prozesua hauteskunde-lehiatik kanpo uztea.
  2. Prozesuan ahalik eta herritar kopuru handienak parte hartzeko lana egitea.
  3. Prozesuan parte hartzen duten pertsonen aniztasuna bilatzea eta kolore guztietako jendeak parte har dezan saiatzea.
  4. Parte hartzea errazteko aukera eta bide desberdinak eskaintzea: sektore-bilerak, inkestak, batzar irekiakā€¦
  5. Herritarrek hizkuntz ezberdinetan parte hartu ahal izateko baliabideak jartzea.
  6. Ordezkaritza politikoa dugun taldeen artean prozesuari jarraipena egiteko mahaia sortzea.
  7. Mahai osatuko dugun kideek, parte hartze prozesuan bertan adostasuna lortzeko eta sortu daitezkeen oztopoei aurre egiteko behar den denbora eta baliabideak eskainiz lan egitea.
  8. Emaitza eta ondorio argiak jasotzea eta herritarrei horien itzulera egitea.
Diseinua eta garapena: TaPuntu

Log in with your credentials

Forgot your details?