Martxoko batzarrak erabaki ziren Talde Eragilearen bileran

Otsailaren 21ean Talde Eragileak egindako bileran hurrengo faseko egutegia adostu zen.

Talde eragileko 13 kide elkartu ziren, Aztikerreko teknikariez lagunduta, otsailaren 21ean egindako batzarrean. Lehenik ikerguneak osaturiko Antzuolako aurre-diagnostikoa gainbegiratu zuten eta ekarpenak egin zizkioten.

Ondoren, hurrengo faseari begira, martxoan egingo diren saioak finkatu ziren. Hainbat aukera jarri ziren mahai gainean, eta taldetan eztabaidatu ostean, azkenik batzar hauek egitea erabaki zen:

  1. Eragile ekonomikoak (martxoak 7, 15:00, Olaran)
  2. Elkarteak (martxoak 7, 18:30, Olaran)
  3. Teknikariak
  4. Zoriz hautatutako herritarrak (PEE) (martxoak 13, 18:30, Olaran)
  5. Batzar Irekia (martxoak 15, 18:30, Torresoroa)

Martxoan zehar egingo diren batzar hauetan diagnostikoa osatuko da herriko agente ezberdinen eskutik jasotako ekarpenekin. 2. fasearen helburua erronka nagusiak identifikatzea izango da, aurrerago ekintza proposamenak egiteko ildo horietan sakonduz.

Diseinua eta garapena: TaPuntu

Log in with your credentials

Forgot your details?