PLAN ESTRATEGIKOAREN AURKEZPENA

Datorren urriaren 4an Antzuola Eitten partaidetza prozesuaren emaitzak aurkeztuko dira Olaran Etxean. (18:30-19:30)

Aztikerreko teknikariak, Talde Eragileko kideak eta Ordezkari politikoak aurkeztuko duten ekitaldian, Antzuola 2018-2030 Plan Estrategikoaren edukia azalduko da. Prozesuaren inguruko informazioa helaraziko zaie parte hartzaileei eta hemendik aurrera plana nola hasiko den martxan jartzen ezagutzeko aukera egongo da. Bukatzeko luntx bat eogngo da tertuliak aurrera jarrai dezan.

Zortzi hilabete iraun dituen prozesuak hainbat lan barnebildu ditu, hala nola, ikerketa lana, herritarren arteko hausnarketa eta eztabaidak, akordioak eta erabakiak hartzea, norbanakoen “bozketa”… Parte hartzea gora-beheratsua izan bada ere asko izan dira zeresana izan duten antzuolarrak plan estrategikoa osatzerakoan; halaber, Talde Eragileko kideak ere prozesuaren gainbegiraketa lanetan egon dira hasieratik bukaeraraino.

Antzuolak hurrengo urteetarako bideorria zein izan den erabaki du honela, eta orain, Plana martxan jartzeko pausuak ematen hasteko garaia da. Horretarako, Jarraipen Batzordea osatzen duten ordezkari politikoek lehen hirurtekoan lehentasunez martxan jarriko dituzten ekintzak adostu dituzte, beti ere, herritarrek “leheneste fasean” esandakoa aintzat hartuz.

Osteguneko ekitaldian emango zaio amaiera antzuola eitten prozesu emankorrari.

kartela hemen:

Diseinua eta garapena: TaPuntu

Log in with your credentials

Forgot your details?