Planak izango dituen ildo estrategikoetan sakontzeko batzarrak egingo dira hurrengo asteetan.

Antzuola eitten prozesua 3.fasean sartu da apirilean. Hilaren 11an egindako Talde Eragilearen bileran ildo estrategikoak zehaztu ziren eta hurrengo asteetan ildo horietan gehiago sakontzeko hainbat batzar ireki egingo dira.

Aurreko fasean diagnostiko osatuta eta 2030era begirako hainbat ideietatik abiatuta, orain, apirila eta maiatzeko batzarretan arlo bakoitzerako proposamen zehatzak eta helburuak planteatzeko ariketa egingo da herritarrekin.

Honako bost ildo hauek hautatu dira: Ekonomia eta ingurumenaren jasangarritasuna; pertsonaren garapena; Bizikidetza; Zerbitzu Sozialak eta Herri Kudeaketa. Eta, ildo bakoitzean sakontzeko bi batzar egingo dira.

 

 

1.ildoa: Ekonomia eta ingurumenaren jasangarritasuna. (apirilak 23 eta maiatzak 9)

Lehen ildoan lehengaien ekoizpenaz, kontsumo ereduaz, natur baliabideen erabileraz eta industriaz arituko da.

2.ildoa: Pertsonaren garapena. (apirilak 25 eta maiatzak 15)

Ildo honetan pertsona bezala garatzeko ezinbestekoak zaizkigun gaien inguruan sakonduko da; bereziki, Hezkuntza, Kirola, Aisialdia, Kultura, Hizkuntza eta haurren ongizatea.

3.ildoa: Bizikidetza. (apirilak 26 eta maiatzak 16)

Hirugarren ildoan gai hauen inguruan proposamenak eta helburuak zehaztuko dira: inklusio soziala, parekidetasuna, aniztasuna, elkartasuna eta bizikidetza

4.ildoa: Zerbitzu Sozialak (maiatzak 2 eta maiatzak 22)

Laugarren ildoan behar sozial ezberdinen gainean aritzeko parada izango da, hala nola, adineko pertsonen beharrak, udalaren zerbitzu sozialak, etxebizitza eta segurtasuna

5.Ildoa: Herri Kudeaketa (maiatzak 7 eta maiatzak 21)

Azken ildo honetan udal administrazioaz eta bere esku dauden hirigintzaz, ekipamenduez, azpiegiturez eta mugikortasunaz jardungo da.

Batzar guztiak Olaran etxean izango dira 18:30tan hasita; eta irekiak izango dira, hau da, edonork parte hartu dezake nahiago duen edo interesgarriagoa egiten zaion batzarrean.

Diseinua eta garapena: TaPuntu

Log in with your credentials

Forgot your details?