Planari ekintza proposamenak egiteko aukera egongo da

Hurrengo egunetan egingo diren batzarretan, ildo bakoitzean, herritarrek ekintzak proposatzeko aukera izango dute.

Aurreko batzarretan ildo bakoitzak hartu beharreko norabidea adostu ondoren, orain, helburu horiek lortzeko egin beharreko ekintzak proposatu behar dira. NOLA EGINGO DUGU? galderari erantzunak aurkitzen saiatuko da.

Horretarako 5 batzar egingo dira maiatza bukaera arte:

maiatzak 9 – 1.ildoa. Ekonomia eta ingurumenaren jasangarritasuna
NOLA? Lan baldintzen hobetzea? energia berriztagarrien erabilera? lehen sektorearen garapena? bertako produktuen kontsumoa? industriaren mantenua?

maiatzak 15 – 2.ildoa: Pertsonaren garapena

NOLA? Euskararen erabileran joera aldaketa? Herri eskolaren eredua mantentzea? sorkuntza kultura bultzatu? kirol eskaintzaren dibertsifikizaioa?

maiatzak 16 – 3.ildoa. Bizikidetza
NOLA?
Antzuola denon herria?aukera berdintasuna bermatu? lanaren sexu banaketari aurre egin? genero rolen deseraikuntza?

maiatzak 22 – 4.ildoa. Zerbitzu Sozialak

NOLA? Adinekoen beharrak asetu? zerbitzu sozialak  egokitu? etxebizitzarako alternatibak?

maiatzak 21 – 5.ildoa. Herri kudeaketa

NOLA? Egokitu behar berrietara ekipamenduak? eraginkortu administrazioa? herri irisgarria? nekazal lurrak babestu?

 

Batzar guztiak 18:30tan hasiko dira Olaran Etxean eta Antzuolar guztiak parte hartzera deituak daude, orain harte batzarretara etorri direnak zein ebraien proposamenak lehenengo aldiz egin nahi dituztenak.

 

Diseinua eta garapena: TaPuntu

Log in with your credentials

Forgot your details?