Urtarrila 17 eta 18an egin ziren Jarraipen batzordearen eta Talde Eragilearen lehen bilerak

Asteazkenean Jarraipen Batzordea eratu zen prozesuaren berme izateko funtzioarekin. Garrantzitsua da gogoratzea ez dela zerotik hasiko den prozesu bat ordezkari politikoentzat, aurreko urtean puntu honetara iristeko hainbat pausu eman baizituzten, eta lan horren fruitu izan da alderdi politikoen artean lortu den adostasuna Antzuola Eitten-ekiko.

Ostegunean, berriz, hainbat herritarrez osatu den Talde Eragilearen lehen bilera egin zen. Talde honek herritarren artean prozesua zabalduko du, hau da, parte hartzea sustatu eta Antzuolako Plan Estrategikoa aberasteko lana egingo du.

Info +: https://goiena.eus/antzuola/1516189674870-herritarrak-erabakiko-du-nolako-herria-gura-duen

Diseinua eta garapena: TaPuntu

Log in with your credentials

Forgot your details?